AZAROAK 18-20 NOVIEMBRE

Kaixo! Este fin de semana el mal tiempo no nos ha parado.... Mirad cuántas cosas hemos hecho: Kristina Enea, Tabakalera Medialab, Zumaia,... ¡Nos lo hemos pasado genial! ¡Ah! también hemos celebrado el cumple de nuestro compañero y hemos vistos pelis guays.

LARUNBATA. A ze nolako eguraldia bart gauetik hasita. Euria goitik eta behetik. Gaur gure lagun Adamen urteak dira eta goizean goizetik ospatzen hasi gara txokoaltezko tarta erraldoi batekin. Zorionak eta urte askotarako Adam!!

Gu goizean esnatu, dutxa beroa hartu, ederki gosaldu eta furgonetan irten gara Riberas de Loiola ingurura eta bertatik Kristina Enea parkean eman dugu bueltaxoa, zorte ona izan dugu euriak ater une bat edo beste eman bait digu. Eguerdirako Villa Marira etorri gara bazkaltzera. 

Arratsaldean Tabakalerako Medialab gunera joan gara eta bertako espazio bat alokatu dugu "Del Reves" izeneko pelikula ikusteko. Emozioei buruzko zine entretenigarri bat ikusi dugu pantaila erraldoi batean. Arratsaldeko 19:00ak inguruan Villa Marira etorri gara eta pintaketa, mozketa, purpurina...ekin eskulantxo batzuk egin ditugu eta 20:30aldera afaldu dugu. Gauean "Raya" delako pelikula ikusi eta ohera joan gara. Gabon pasa, bihar arte.

IGANDEA. Gaur lainotsu esnatu garen arren eguraldiak atertzera egin duenez, paseo bat emateko aprobetxatu dugu. Zumaiara joan gara kostaz olatuak ikusiaz eta ondoren Zumaiako Santiago hondartzeko paduretan eman dugu bueltatxo bat. Bueltan freskagarri bana hartu eta berriro Villa Marira etorri gara bazkaltzera. 

Arratsaldean pixka bat deskantsatu, maletak prestatu... ondoren 17:00ak inguruan "Solo en Casa pelikula" ikusi dugu denok batera. 

Konturatzerako etxekoak etorri dira gure bila. Hurrengorarte lagunok. 






















1 comentario:

Anónimo dijo...

Que agusto se les ve, menuda cuadrilla maja!!!!!! Eskerrik asko😍😍😍💜💜💜💜💜💜