ABENDUAK 16-18 DICIEMBRE

Último finde del año... nos ha acompañado el sol para dar paseos por Donosti, y cuando la luz cae disfrutar con la iluminación navideña. ¡Pronto estaremos de vuelta!

LARUNBATA. Gaur ikaragarrizko eguraldia atera zaigu. Gu goizean esnatu, dutxa beroa hartu, ederki gosaldu eta tipi-tapa irten gara Zurriola aldera bueltaxoa ematera. Eguerdirako Villa Marira etorri gara bazkaltzera. 

Arratsaldean Gabonetako postuak eta argi zoragarriak ikustera joan gara. Zenbat jende!!! Bertako postu batean txokolatea beroa eta txurroak jan ditugu. 20:30aldera afaldu dugu. Gauean "Solo en casa" pelikula ikusi eta ohera joan gara. Gabon pasa, bihar arte.

IGANDEA. Gaur ere eguraldi ederrarekin esnatu garenez, paseo bat emateko aprobetxatu dugu. Catalunya plazako taberna batean kroketa jan eta freskagarri bat edan dugu. Ondoren Villa Marira etorri gara bazkaltzera. 

Arratsaldean pixka bat deskantsatu, maletak prestatu... ondoren 17:00ak inguruan denak batera villa mari ondoko Hotelera joan gara freskagarri bat hartzera.  

Konturatzerako etxekoak etorri dira gure bila. Asteburu honetako eguraldi ona aprobetxatu dugu!! Beste bat arte! Ondo izan!







No hay comentarios: