¡Cuántos planes hemos hecho en estos cuatro días...! Donosti y su decoración navideña, Zarautz, al cine, al parque de Ametzagaña y Garbera, al parque de Aiete... Llega el último día y nos vamos a casa con ganas de volver,, ¡hasta pronto!
OSTEGUNA. Goizean iritsi maletak hustu eta egun hauetan egin nahi dituzten planak hitz egin ondoren, Gipuzkoa plazako jaiotza ikustera joan ginen.
Arratsaldean, giro oso txarra zegoenez, txokolatea txurroekin jatera joan ginen. Zeinen goxoak zeuden:) Ondoren, Paseo de Francia inguruko "puestitoak" eta argiak ikusteko aprobetxatu genuen.
OSTIRALA. Esnatu, eta ateri zegoela ikusi dugunean, furgoneta hartu eta Zarautz alderuntz abiatu gara. Bertan, erdi aroko feria ikusi dugu eta primeran pasa dugu. Han ginela aprobetxatuz, hondartzan bueltatxo txiki bat eman dugu. Eta nekatu garenean, kafe goxo bat hartzeko aukera izan dugu. Energiak hartu eta gero berriro Villa Marira abiatu gara bazkaltzera.
Deskantsua hartu ondoren, eta gure Nayden laguna iritsi bezain pronto, zinera joan gara. Bertan, "A todo tren 2" pelikula ikusi dugu.
LARUNBATA. Goizean autobusa hartu eta Ametzagainara joan gara bueltatxo bat ematera, Garberara hurbildu eta pote bat hartu dugu. Villa Marirra bueltatzerakoan batzuk oinez eta beste batzuk autobusean joan gara.
Arratsaldean, Boulebard-eraino joan gara oinez eta handikan antiguora joan gara (batzuk oinez eta beste batzuk autobusean), han pote bat hartu eta etxera itzuli gara. Etxean afaldu eta film bat ikusi dugu.
IGANDEA. Esnatu, prestatu eta okendoruntz joan gara autobusa hartzera. Autobusak aieteraino gerturatu gaitu eta Anfiteatrora joan gara. Handikan Aieteko Parkera joan gara eta pote bat hartu dugu hango kafetegian.
Arratsaldean, bizkotxo bat egin eta film bat ikusi dugu. Penarekin baino etxera bueltatzeko ordua iritsi zaigu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario