MAIATZAK 19-21 MAYO

Finde de primavera en Villa Mari. Hemos estado por Zumaia, Sagues, Tabakalera... Paseos por el mar, potes, un poco de arte, pelis en casa y repostería...¡Cuántas cosas!

LARUNBATA. Maiatzeko larunbat honetan eguraldi grisarekin esnatu gara baina gu ez gara kikildu eta furgonetaz Zumaiara joan gara. Bertan paseotxo bat eman dugu Itzurun hondartza ezagutu eta ondoren raba batzuk jan ditugu frexkagarri batekin. Bueltan ogia erosi dugu eta furgonetaz koosta ikusiaz Villa Marira bueltatu  gara bazkaltzera. 

Arratsaldean, telebistako pelikula bat ikusi dugu eta Saguesera joan gara bertan surf txapelketa eta musika emanaldiak ikusteko parada egin dugu. A ze anbientea zegoen. Gero, errekadu batzuk egin ditugu eta 20:30ak aldera afari goxo goxoa jan dugu, postrean izozki eta guzti. 

Gauean, "Sin reservas"izeneko pelikula ikusi dugu eta pixkanaka pixkanaka bakoitza bere erritmora ohers joan gara.

IGANDEA. Gaur goizean pixkanaka esnatzen joan gara ondo-ondo gosaldu ondoren Tabakalerara tipi-tapa joan gara. Goiko terrazara igo, erakusketa bat ikusi eta tragotxo bana eta aperitibo bat jan ondoren berriro oinez bueltatu gara Villa Marira. 

Gaur makarroiak jan ondoren pixka bat deskantsatu dugu, maletak itxi ondoren bizkotxo bat egin dugu, pelikula bat ikusi eta etxean merienda egin dugu. Konturatzerako etxekoak etortzeko ordua iritsi zaigu. 

Hurrengorarte lagunok!!



























No hay comentarios: