MAIATZAK 26-28 MAYO (VILLA MARI)

Finde con los más jóvenes en Villa Mari. Parque, playa, picnic, juegos, helado,...y Circo! Cómo nos gustan los malabaristas, trapecistas, magos, músicos,.... ¡Lo hemos pasado genial!

Larunbat ederrarekin esnatu gara, sekulako giroa dago, egun argi eta eguzkitsua. Dutxatu, elkarrekin gosaldu eta kalera irten gara paseoan, eguraldi ona aprobetxatuz. Sagueseko parkean pasa dugu goiza, etxetik asko urrundu eta nekatu gabe, arratsalde luzea baitugu aurretik. Eguerdirako, berriz paseoan, Villa Marira egin dugu, janari goxoa bazkaldu eta siestaren ostean, furgonetan sartuta, Lazkaora egin dugu bidaia. "Gure Zirkua" ikuskizuna ikusten izan gara, a ze plazerra! Primeran pasa dugu, akrobata, malabarista, trapezista, mago, musikari, argi ezberdin...pila bat gozatu dugu! Barre, kantuan, dantzan.. denetarik egin dugu. Berandu etxeratu gara. Beraz, afaldu eta gaurkoan azkar egin dugu lotara, biharko indarrak batzera! 

Igandean ere a ze eguraldi eguzkitsua. Zurriolako hondartzarantz mugitzea erabaki dugu paseoan, lasai egongo garela eta dibertitzeko modu polita izan daitekeela pentsatuz. Hondarretatik egin dugu paseoa, hankak uretan freskatuz. Eguerdirako Villa Marira buelta, bazkaldu, pixka bat deskantsatu eta ostiral gauean ikusten hasi ginen pelikula amaitu dugu. Etxe inguruan jolasean aritu gara, sandwich eta goizean erosi dugun izozkia jan dugu eta iritsi da etxeratzeko ordua, hurren arte kuadrilla! Primeran ibili gara!
























No hay comentarios: