URRIAK 20-22 OCTUBRE (EIBAR)

Fin de semana en el respiro de Eibar, ¡lo hemos pasado genial! 

Asteburu hau Eibarko pisuan pasa dugu, primeran ibili gara! Ostiralean taldekideok elkartu, maletak desegin eta kalera irten giñen herriko giro paregabeaz disfrutatu eta hotzaren aurrean zerbait hartuz, tertulian aritzeko. Elkarrekin afaldu, film bat ikusi eta deskantsatzera joan ginen.

Larunbat goiza eguzkitsu jaiki zaigu, beraz, Mutrikurantz joan gara eguraldiaz gozatzera. Paseo eder bat eman dugu, hamarretarako eraman ditugun sandwichak jan eta herria ezagutu dugu. A ze aldapak, kirola egiteko aprobetxatuta eguna! Itsas ertzeko parke batean picnicka eginez bazkaldu dugu etxetik eramandakoa eta bazkal osteko kafea bertako txiringitoan hartu dugu, bista paregabeekin zeinen ongi egon garen.

Arratsaldean, Mutrikutik Ondarruarako autobusa hartu dugu, hau ere gertu dugunez, ezagutzeko aprobetxatzeko. Ze herri politak! Hondartzara joan gara eta nekatuta geundenez, erdialdera egin eta beste zerbait hartu dugu, hidratatuta egoteko. Autobusa Eibarrerantz hartu, afaldu eta película bat jarri dugu ohera joan aurretik.

Igandea ere ederki pasa dugu, gaurkoan Eibartik. Txistulariak entzun, kaleetan barrena paseatu, zerbait hartzera ere eseri gara eta razio batzuk atera ditugu. Zein asteburu polita!








No hay comentarios: