MAIATZAK 10-12 MAYO (EIBAR)

¡Qué bien hemos estado este fin de semana en el respiro de Eibar!

Eguraldi paregabeak eman digu ongi etorria Eibarren. 18:30tan elkartu, maletak etxean utzi, eta kaleko giroaz gosatzera irten gara. Ostirala izanik, pote hartu beharra genuen guk ere. Terraza batean trago hartu, asteburuko planak antolatu eta apurka-apurka etxeratu gara. Afari ederra egin, telebista ikusi eta  larunbaterako indarrak hartzeko asmoz oheratu gara.

Larunbatean, furgoneta hartu eta Deba aldera joan gara. Bertan, paseo polita eman dugu plai inguruan. Eguzkia hartzeko ere aprobetxatu dugu. Ondoren, etxera itzuli gara bazkaltzera. Arratsaldean, goizeko nekeari buelta emateko siesta egin, eta kalera irten gara herriko ekitaldiak ikusteko asmoz. "Galizia eguna" ospatu da herrian, eta bertako dantzak ikusteko aukera izan dugu. Gerriak mugitu eta potea hartu dugu giro ederrean. Azkenik,  gabean, "Eurovisión" gala ikusi dugu taldean.

Igandean, asteburuarekin amaitzeko, ahalik eta azkarren irten gara etxetik. Eibarreko bandaren atzetik kalejira txiki bat egin eta kantu ezberdinak entzuteko aukera izan dugu. Ondoren, pasiera polita emanez etxeratu gara. Giro politean egin dugu azken bazkaria. Asteburuko nekea nabaritu da taldean, eta siesta egitetik ez da inor libratu. Amaitzeko, azken potea hartuz eman diogu amaiera asteburu polit honi.


















No hay comentarios: