MAIATZAK 17-19 MAYO

Fin de semana de risas y buenos planes... ¡Lo hemos pasado genial!

LARUNBATA. Goizean, ondo deskantsatu ondoren, goxo gosaldu eta kalera irten gara. Eguraldi ona aprobetxatu dugu eta Zurriola hondartzara hurbildu gara. Hondartzan futbol txapelketa topatu dugu, musika eta guzti. Sagueseraino joan gara, eta bertako terraza batean eseri gara pote bat eta patata brava batzuk hartzera. Gustora egon gara eguzkitan!!

Arratsaldean, bazkaldu ondoren, batzuk siesta egin bitartean besteok pelikula bat ikusi dugu telebistan. Eta ondoren, ikusita giro euritxua zegoela, amantalak jantzi eta platano, avena eta txokolate gailetak prestatu ditugu. Eta noski dastatu ere bai! Zein goxoak!!!! Labean zeuden bitartean, UNO kartak atera eta partida bat jokatu dugu! Ondoren, ateri zegoela aprobetxatu eta Saguesera bueltatu gara Errealeko nexken finala pantaila handian ikustera. A ze giroa!!! Xabi Solanoren musikaz ere disfrutatu dugu! Eta buelta Villa Marira. Afaldu ostean ere, "El mejor verano de mi vida" pelikula ikusi dugu"

IGANDEA. Goizean jaiki, dutxatu eta gosaldu ostean, paseo eder bat emanez, Aquariumera hurbildu gara. Itsaz izarrak, olagarroak, itsas zaldiak, marrazoak, eta mota askotako arrainak ikusi ditugu. Zein ondo ibili garen!! Buelta paseo berritik egin dugu, bidean, etxetik prestatutako hamarretakoa jateko tartea hartu dugu. Gero Villa Marira bueltatu gara eta Evak prestatutako bazkari goxoa jan dugu! Eta asteburuari amaiera emateko, pelikula bat jarri dugu telebistan eta merienda goxo bat hartu ere bai.

A ze asteburu bikaina!!!! Zein giro ederra izan dugun taldetxoan!












































No hay comentarios: