IRAILAK 20-22 SEPTIEMBRE

¡Mirad qué bien lo hemos pasado este fin de semana!

OSTIRALA. Ostiralean etxera iritsi eroso jarri eta gustora afaldu ondoren "TADEO JONES" pelikula ikusi dugu.

LARUNBATA. Goizean ondo deskantsatu ondoren, gosaldu, dotore ipini eta Errenterira joan gara Atlantikaldira. Kaleetan barrena paseatu eta musika tailer batera iritsi gara, bertan instrumentuak jo eta jo ibili gara, ukelelea, kutxa, metalofonoa... Ze dibertigarria! Primeran pasa dugu, gero Bandaren kontzertua ikusi eta entzuteko aukera izan dugu, ze musika politta! Villa Marira bueltatu, bazkaldu eta siesta bat egin dugu!

Siesta ondoren, furgoneta hartu eta Aieteko parkera hurbildu gara, paseotxo bat eman eta hostoekin jolastu dugu, gaztainak ere jaso ditugu. Bertako parkean jolasean ibili gara eta ondoren merienda goxo bat hartu dugu, palmerita eta madalena goxo batzuk.

IGANDEA. Goizean gosari goxo bat hartu eta kalera atera gara. Furgoneta hartu eta Aieteko anfiteatrora joan gara. Bertako frontoian ibili gara, batzuk pala partida batean murgilduta ibili bitartean, beste batzuk tizekin lurra eta paretak apaintzen. Mahai jolasetan ere ibili gara. Ondoren, "Felixa" tabernara joan gara potetxo bat hartzera, patata goxo batzuk ere hartu ditugu. Ze gustora terrazan! Arratsaldean siesta bota ondoren bueltaxka bat eman dugu.

 





































No hay comentarios: