IRAILAK 27-29 SEPTIEMBRE

Este fin de semana le damos la bienvenida al otoño con buenos planes. 

El sábado: Paseo Nuevo, Parte Vieja, Fiestas de Urnieta con tamborrada y txaranga. Por la noche vemos la peli “Ocho apellidos marroquíes”. 

El domingo: Pasamos la mañana en Orio y por la tarde merienda en el jardín de Villa Mari. 

Larunbatean, nahiz eta eguraldi kaskarra egin goizean, aterkiak hartu eta kalera irten gara potea hartzera. Potea hartu ondoren, eguraldia hobera egin duenez, Paseo Berritik Alde Zaharrera hurbildu gara bertako giroa ikustera. Jarraian, bazkaltzera itzuli gara etxera, tripa hotsak aitzen hasi baikara. Bazkaldu, apur bat deskantsatu eta arratsaldeaz gosatzeko asmoz furgonetan sartu eta Urnietako festetara joan gara. Bertan, txaranga nahiz tanborrada ikusteko aukera izan dugu, nolako festa giro polita. Amaitzeko, afaldu eta pelikula bat ikusi dugu guztiok elkarrekin “Ocho apellidos marroquíes”.

Igandean, giro ederra zegoenez, Oriora joan gara pasiera eder bat eman eta potea hartzera. Herrian utzi dugu furgoneta, eta plai aldera joan gara oinez. Ondoren, potea eta razio eder bat jan eta bazkaltzera itzuli gara. Bazkaldu ondoren, etxeko patiora jeitsi gara azken merienda egitera. Eguzkia hartu, eta berriketan eta kartetan aritu gara giro politean. Ederki gozatuta utzi dugu asteburua. Zaindu eta pozik bizik berriro elkar ikusi arte. 

Hurrengora arte!




















No hay comentarios: