Asteburu ederra igaro dugu!!
Ostiralean denak elkartu, maletak atera, astean egindako gauzez hitz egin eta asteburua planifikatu genuen.
Larunbat goizean Lasartera joan ginen zaldiak ikustera. Gazteek animaliak izugarri maite dituzte, eta poz-pozik ibili ziren zaldiak ikusten eta ukitzen. Eguraldia beroa izan arren, Lasarten haize freskoa zebilen eta itzaletan primeran egon ginen.
Arratsaldean eguzkiaz alde egiteko asmoarekin, Miramonera joan eta bertan urarekin jolasten ibili eta trago hotz bat hartu genuen.
Igande goizean, Izaskun mendira joan gara eta bertako parkean jolasean ibili gara.Txirristan eta kulunpioetan ibili eta gero, indarrak hartzeko, Tolosaldeako kroketa goxoenak jan ditugu eta batzuk kroketak errepikatu ere egin dituzte! Arratsaldean etxean geratu gara eta pelikula bat ikusi dugu.
Hurren arte!!!!
1 comentario:
Ha venido muy muy contento y contando lo que han hecho
Eskerrik asko
Es una gozada contar con vosotras
Publicar un comentario