MAIATZAK 22-24 MAYO (EIBAR)

¡Hemos pasado un bonito fin de semana! Gracias a la furgoneta que nos dejan nuestros amigos del garagune nos hemos parado... El sábado estuvimos en el torneo de la liga Genuine en Aretxabaleta y por la tarde, después de descansar del sol en casa, nos fuimos de merienda-cena al el merendero de Arrate. El domingo a las fiestas de Elgoibar, con carrera ciclista incluida. Y terminamos el finde con una rica merienda en casa.

Ostiralean denok elkartu ginen eta Lucía ezagutzeko aukera izan genuen. Ondoren, Eibarren geratu ginen trago fresko bat hartzen eta giroaz disfrutatzen. Gau ederra egiten zuen, eta batzuk balkoian egon ginen kaleko giroa ikusten. Barre artean eta solasaldi goxoekin hasi genuen asteburua.

Larunbat goizean goiz esnatu eta furgonetaren bila joan ginen Ermuara. Handik, Aretxabaletara abiatu ginen Liga Genuineko torneoa ikustera. Taldean baziren Athletic-eko zaleak, Realekoak eta Eibarko taldeei animatzen zietenak ere. Jokalari batzuk ezagutzen zituztenez, beraiekin hitz egiteko aukera izan genuen eta oso momentu bereziak bizi genituen. Ondoren, itzal fresko batean eserita, trago bat hartu genuen.

Arratsaldean bero handia egiten zuenez, etxean geratzea erabaki genuen. Batzuk telebista ikusten egon ziren eta beste batzuk partxisean jolasten. Eguzkia baretu zenean, furgoneta hartu eta Arrateko merenderora igo ginen afari-merienda berezi bat egitera. Han oso gustura egon ginen, freskuran eta naturaz inguratuta. Barre asko egin genuen eta taldean giro ezin hobea sortu zen. Asteburuko momenturik politenetako bat izan zen, denok pozik eta elkarrekin disfrutatzen. Azkenean, afari-merienda luzatu egin zitzaigun eta gau partean etxera bueltatu ginen.

Igandean Elgoibarrera joan ginen, bertako jaiak hasi direla aprobetxatuz. Han txirrindularien lasterketa bat ikusi genuen eta taldeko batzuk podiumera ere igo ziren? asteburuko txapeldunak bihurtuta, jeje! Ondoren, beroari aurre egiteko, pintxo eta pote batekin indarrak hartu genituen. Gero, furgoneta Ermuan utzi eta Eibarrera itzuli ginen. Etxera abiatu aurretik, merienda goxo batekin amaitu genuen asteburua eta elkar agurtu genuen irribarretsu. Hurrengora arte!























No hay comentarios: