MAIATZAK 22-24 MAYO

Asteburu paregabea pasa dugu! Karaoke casero, Zarautz, Bolera de Oiartzun, paseos, aperitivos, buen humor y ganas de pasarlo bien! 

Ostiralean Villamarin elkartu ginen beti bezala, arratsaldeko 19:00-etan. Bero asko egiten zueneta erabaki genuen maletak utzi eta lasai gelditzea. Taldea ezagutu eta karaokea egin genuen, a zer nolako artistak ditugun taldean! La oreja de Van Gogh, Goazeneko abestiak, Ken Zazpi ... abestu genituen. 

Larunbatean, eguraldi ona aprobetxatuz Zarautzera joan ginen furgonetan. Goizean gosaldu, dutxatu eta prestatzean furgonetan Zarautz aldera joan ginen. Bertan, paseo bat eman genuen malekoian. Jende pila bat zegoen hondartzan eguzkia hartzen eta uretan Surf-a egiten. Batenbat uretara joatekotan ere egon zen! jajajaja baina ez zen inor ausartu. Gero, terraza batean zerbait hartzen egon ginen oso gustora, itzaletan noski. Eta gero, ogia erosi eta etxera joan ginen bazkaltzera. 

Arratsaldean, bolerara joatea erabaki genuen. Deskantsatu eta indarrak hartzeko merienda goxo bat egin genuen, "sandwich"-ak eta zumoa. Ondoren, Oiartzungo boletan jolasten egon ginen. Oso gustora egon ginen eta boloak botatzeko abilezia handia erakutsi zuten, artistak!

Gero, Oiartzungo kanping-ean zerbait hartzen egon ginen lasai-lasai eta bukatutakoan etxera etorri giñen. Ondoren pijamak jarri, afaria prestatu eta afaldu egin genuen. Afaldu ondoren, batzuk lotara joan ziren nekatuta zeudelako eta beste batzuk Eitb 1-en botatzen zuten rock kontzertua ikusten geratu ziren.

Igandean, eguraldi ona zegoela aprobetxatuz, Donostiako Kursalera joan ginen paseo polit bat emanez. Jende pila bat zebilen baina oso gustora eman genuen buelta. Ondoren, zerbait hartu genuen Hotel Bidaian, kroketak eta guzti!

Asteburu ederra izan da, eguraldiak asko lagundu du planak egiteko eta taldea oso gustora egon da, asko disfrutatu dugu! Hurrengoan gehiago.






























No hay comentarios: