¡Hemos disfrutado de un finde muy bonito y divertido en Eibar! El viernes como de costumbre estuvimos hablando de los planes que queríamos hacer y los cumplimos TODOS, no paramos quietos. Entre los planes teníamos comer helado, pasear, tomar unos potes, ir a la playa... ¿A que molan?
Ostirala, beroketa lanak, maletak azkar-azkar etxean utzi eta lehenengo potea hartzera irten ginen. Une hori asteburuko planak adosteko aprobetxatu genuen. Hainbat ideia ezberdin atera ziren: helatua, hondartza, paseotxoa, poteoa... Guztiak apuntatu eta, zalantzarik gabe, denak betetzea lortu genuen! Ondoren, etxera itzuli, afaldu eta telebista ikusten egon ginen oheratu garen arte.
Larunbatean, gogotsu eta ederki lo eginda esnatu ginen. Etxeko eginkizunak egin eta gero, trenez Ermura joan ginen furgoneta hartzera. Jarraian, Arratera igo ginen: a zer-nolako bistak eta, nola ez, a zer-nolako kroketa goxoak! Bikain egon ginen bertan, haize ederraz eta konpainiarik hobeaz gozatzen.
Etxera bazkaltzera eta pixka bat deskantsatzera itzuli ostean, arratsaldean berriro furgoneta hartu eta Getariara joatea erabaki genuen. Hondartzatik paseo eder bat eman eta helatu goxo bat hartzeko geldialdia egin genuen. Hondartzari begira jaten genuen bitartean pixka bat zikindu ginen, bai, baina asko gozatu ere bai! Amaitzeko, etxera itzuli ginen afaltzera eta iganderako indarrak hartzera.
Igandean, nahiz eta eguraldiak askorik ez lagundu, furgoneta hartu eta Mallabiara joan ginen pote bat hartzera. Herritik buelta bat eman eta tabernako terrazan eseri ginen zerbait hartzera. Errazioak ere ez ziren falta izan; oraingoan, txorizo egosi ederra!
Amaitzeko, Ermuan furgoneta utzi eta trenez itzuli ginen etxera. Bazkaldu eta deskantsatu ondoren, saloian elkartu ginen meriendatzeko eta asteburuko azken momentuak berriketan igarotzeko.
Giro ederrean agurtu genuen asteburua, eta zein zoriontsu egon ginen! Indar berrituta asteari ekiteko moduan gaude orain, ez dugu aitzakiarik.
Aste bikaina izan dezazuela guztiok! Besarkada handi bat!








.jpeg)










No hay comentarios:
Publicar un comentario