ABENDUAK 5-8 DICIEMBRE

Kaixo! Puente de diciembre en Villa Mari... La lluvia y el viento no nos ha parado, aunque hemos tenido que buscar txokos para refugiarnos y también planes caseros, como adornar villa mari ... 

El viernes estuvimos animando a los jugadores de futbol de Atzegi en Martutene y por la tarde al cine. El sábado nos acercamos hasta la Basilica de Loiola y después a comer la sociedad de Madariaga. 

Y el domingo por la mañana a tomar algo a Miramon y por la tarde peli con palomitas en el sofá. ¡Hasta pronto!

Iritxi zaigu zubia! Eta baita negua ere! Ederra eguraldian etxe giroan geratzeko! Bainan gu ez gara kukilduko! Ez gara etxean geratzekoak....

Ostiralean Atzegiko futbol sala ikustera gerturatu ginen Martutenera. Giro bikaina zegoen, eguraldian ere tregua pixkat eman zuen! Garraxi eta animo batzuk eman eta Amarara geraturatu giñen ondoren trago bat hartzera. Arratsalden "Al otro lado" pelikula Urbilen ikusi genuen. Ederra pelikula, ederra barreak egin genituena. 

Larunbaten berriz Loiolako Basilikara bixita eta ondoren Madarixako elkartera bazkaltzera su epelaren ondora. Tripa bete eta karta jokoan atsaldea pasa genuen.... hasiak gara gabonetarako prestatzen!! 

Igandean Miramonen paseo azkar bat eta freskagarria hartuz pasa degu goiza. Atsalden berriz, etxe giroan jaiotza eta gabon apaingarriak jartzen! Zubi ederra lagun giro bikainean! Hurrengo asterarte Atseden zaleok!































AZAROAK 29-ABENDUAK 1 // NOVIEMBRE 30-DICIEMBRE 1

El viernes arrancamos el finde viendo en casa le peli "Ocho apellidos vasco", je, je. 

El sábado por la mañana fuimos a San Juan disfrutando del buen tiempo, buen paseo y buen almuerzo. Por la tarde, parte del grupo prefiere quedarse en casa preparando unos ricos dulces y otros se animan a acercase al centro a ver el espectáculo de luces navideñas.... ooohhh qué chulo! 

El domingo todos juntos por Donosti, disfrutando de la decoración y de los puestos de navidad y tomamos unos pintxos cerca del Victoria Eugenia. Y por la tarde, un último cafecito juntos antes de despedirnos. Hasta pronto!

Ostiralean gogotsu eta asteburu polita igarotzeko asmoz elkartu gara. Elkarrekin afaldu eta asteburuko plana erabaki dugu. Amaitzeko, taldean pelikula bat ikusten egon gara "Ocho apellidos vascos".

Larunbata. Eguraldi bikainarekin esnatu gara, beraz, prestatu, gosaldu eta furgoneta hartuta Pasaia Donibanera hurbildu gara. Bertan, paseo polita eman eta herriko plazan potea hartzeko geldialdia egin dugu. Etxetik tortila pintxoak eman ditugu, bazkaltzeko ordua luzatzeko asmoz. A zer giro polita egoten den plaza horretan. Ondoren, Villa Marira itzuli gara bazkaltzera. Bazkaldu ondoren, goizeko nekearen eraginez, batzuk etxean geratu dira bizkotxoa eta gailetak egiten. Besteok kalera irten gara gabonetako argiak eta postuak ikustera. Dronekin egindako argien emanaldia ere ikusteko aukera izan dugu. A zer polita jartzen duten Donostia gabonetan! Eskerrik asko etxean geratu direnei, a zer bizkotxo goxoa egin duten!

Igandea. Azken eguna gozatzeko asmoz esnatu gara. Beraz, dutxatu, gosaldu eta kalera irten gara paseoa egin eta potea hartzea. Hondartzetik paseo polita eman eta Victoria Eugeniako tabernan potea eta razioak hartu ditugu. Ondoren, gabonetako postuak ikusiz etxera hurbildu gara bazkaltzera. Azken bazkaria egin, eta apur bat deskantsatzen egon gara etxean. Amaitzeko, azken potea hartzera irten gara. Erlojuari begiratu eta 19:30rak jada, a zer pena. Ohartzerako igaro zaigu asteburua... Hurrengoa ere ohartzerako etorri dadila. Zaindu elkar ikusi bitartean!