MAIATZAK 10-12 MAYO (EIBAR)

¡Qué bien hemos estado este fin de semana en el respiro de Eibar!

Eguraldi paregabeak eman digu ongi etorria Eibarren. 18:30tan elkartu, maletak etxean utzi, eta kaleko giroaz gosatzera irten gara. Ostirala izanik, pote hartu beharra genuen guk ere. Terraza batean trago hartu, asteburuko planak antolatu eta apurka-apurka etxeratu gara. Afari ederra egin, telebista ikusi eta  larunbaterako indarrak hartzeko asmoz oheratu gara.

Larunbatean, furgoneta hartu eta Deba aldera joan gara. Bertan, paseo polita eman dugu plai inguruan. Eguzkia hartzeko ere aprobetxatu dugu. Ondoren, etxera itzuli gara bazkaltzera. Arratsaldean, goizeko nekeari buelta emateko siesta egin, eta kalera irten gara herriko ekitaldiak ikusteko asmoz. "Galizia eguna" ospatu da herrian, eta bertako dantzak ikusteko aukera izan dugu. Gerriak mugitu eta potea hartu dugu giro ederrean. Azkenik,  gabean, "Eurovisión" gala ikusi dugu taldean.

Igandean, asteburuarekin amaitzeko, ahalik eta azkarren irten gara etxetik. Eibarreko bandaren atzetik kalejira txiki bat egin eta kantu ezberdinak entzuteko aukera izan dugu. Ondoren, pasiera polita emanez etxeratu gara. Giro politean egin dugu azken bazkaria. Asteburuko nekea nabaritu da taldean, eta siesta egitetik ez da inor libratu. Amaitzeko, azken potea hartuz eman diogu amaiera asteburu polit honi.


















MAIATZAK 3-5 MAYO

Larunbatean gogotsu eta pozik jaiki ginen, asteburu dibertigarria espero genuelako...

Sábado. Algunos de nosotros nos hemos ido al "Koadrila eguna" a comer, bailar y disfrutar con nuestros amigos. Otros pocos nos hemos ido a Astigarraga a dar un paseíto y tomar un pote. Después de comer nos hemos juntado todos en Lasarte para ir a ver un teatro super chulo que hace el grupo de "Ezezagunok", menudos artistas están hechos!!!

Domingo. Pensábamos que despertaríamos con lluvia pero el tiempo nos ha dado tregua y hemos podido dar un buen paseo por la Concha, qué ciudad más bonita.... nunca nos cansamos de verla. 

Por la tarde un poco de cine en casa y a dar un pequeño paseo por Gros. 

Hurrengora arte!












APIRILAK 26-28 ABRIL

Bonito fin de semana disfrutando de diferentes paseos, excursiones y buen ambiente: Tabakalera, Aiete, Kutxa Espazio, Zarautz,...

Larunbatean, nahiz eta eguraldiak ez lagundu, aterkiak hartu eta ondartza ingurutik paseo polita eman dugu. Ondoren, Tabakalerara gerturatu gara potea hartzera. Pasiera luzeak goseak jarri gaitu, beraz, Villa Marira itzuli gara bazkaria egitera. 

Arratsaldean, furgoneta hartu eta Arima hotelera hurbildu gara. Bertan, potea hartu eta pasiera polita eman dugu inguruko Kutxa Espazioko maketak ikusiz. Amaiatzeko, furgonetan sartu eta berriro etxera bueltan etorri gara. Afaldu eta "La Voz" ikusiz kantuan eta dantza ederki pasa dugu. Horrenbeste mugimendurekin nekea ere etorri da taldean, ia denek sofan lorik amaitu dute.

Igandea eta azken eguna aprobetxatzeko, furgonetan Zarautzera joan gara. Bertan, malekoitik paseo polita eman eta potea hartu dugu eguzkiaren epeltasunaren konpainian. Amaitzeko, etxera itzuli gara azken bazkaria egitera. Amaitzeko, hotel Bidaian azken potea hartu dugu mahai giro ederrean asteburu politari amaiera emanez. 

Ondo bukatutako asteak, lagun dezala hurrengoa ongi hastean. Laister arte!!!








APIRILAK 19-21 ABRIL

Menudo tiempazo que hemos tenido este fin de semana. Aprovechamos para dar buenos paseos por el campo y por la costa. El domingo vamos a la feria medieval de Hernani y por la tarde nos quedamos en Villa Mari disfrutando de una película y una rica merienda.

LARUNBATA. Goizean lasaitasunez jeiki gara, ondo deskantsatuta, gosaldu eta furgoneta hartuta Oiartzun aldera joan gara, Arditurriko bide berdeetara. Han paseotxo  bat eman dugu eguzkitan, errekan ondotik, txoriak ere entzun ditugu. Bueltan, terraza batera hurbildu gara eta bertan pote goxo bat hartu dugu razio batekin batera.

Bazkaldu ostean maitasunezko pelikula bat ikusi dugu. Arratsaldean, Sagües aldera joan gara. Zurriolatik paseatu dugu eta Zuberoa plazako terraza batean eseri gara pote bat hartzera.

IGANDEA. Goizean gaur ere ondo deskantsatu ondoren, gosaldu, dotore ipini eta furgoneta hartu dugu Hernanira joateko, bertan antolatu duten Erdiaroko azoka ikustera. Kaleetatik barrena ibili gara, postutxoak ikusten; artisauak, janari postuak, etab. Oso polita iruditu zaigu. Bertako postutxo batean, ogia eta bazkal osteko postrea erosi dugu; txokolate eta laranja tarta zati bat, eta sagar tarta zati bat. Ondoren, terraza batean jarri gara eta pote bat hartu dugu. Plan ederra izan da!

Bazkaldu ostean, erositako postreak dastatu ditugu, eta oso onak! Arratsaldean, VillaMarin gelditu gara, merienda goxo bat hartu eta pelikula bat ikusi dugu. 



















PASKO ASTEA - SEMANA PASCUA (II)

Continuamos con nuevos planes por aquí...: Oiartzun, Miramon, Zumaia, Kursaal, ...

Astea azkarregi pasa zaigu...seinale ona izaten da hori... gustora ibili garen seinale! Ondo segi kuadrilla eta hurrengo arte!!