ABENDUAK 16-18 DICIEMBRE

Este ha sido el último fin de semana del año en Villa Mari. Hemos tenido un tiempo precioso y hemos aprovechado para movernos con nuestra furgoneta. Hemos estado en el mercado de Santo Tomas de Astigarraga, en Elgeta conociendo un Baserri, en Getaria y por Donosti. Fin de semana redondo. ¡Nos vemos en 2017! Urteberrion!

LARUNBATA. Goizean jaiki eta egun lainotua bagenuen ere, prestatu eta Astigarragako Santo tomas feriara abiatu gara. Jende asko ez zebilen arren, artisau feriaz eta animaliez gozatzeko aukera izan dugu. Oiloak, oilaskoak, untxiak… Ze politak diren!! Feria ikusten genuen bitartean , oholtzan astigarragako herri eskolako umeak kantuan ari ziren. Ze ondo kantatzen zuten!! Plazatik buelta eman eta beheko tabernetara jeitsi ginen zerbait hartzera, giro polita zegoen herrian, guztiak baserritar jantzita zebiltzan, txistorra zegoen tabernetan… Konturatu orduko, Villa Marira itzultzeko ordua egin zaigu, bazkaltzeko ordua.
Bazkaldu eta gero, Elgetara joatea erabaki dugu, lagun baten baserrira. Zuek ezagutzen al duzue Elgeta? Gutako askok ezagutzen ez genuen herri bat den arren, oso  polita da. Herritik pasa eta  lagunaren baserrira joan gara bertan, merienda goxoa genuen prest. Meriendatu eta gero, paseotxo bat emanez baserriko hainbat animali ikusi ditugu. Ilundu duenean furgonetan sartu eta Donostiara itzuli gara. Goxo goxo denok pijama jantzi eta afaldu ondoren, pelikula bat ikusi dugu. Egun zoragarria izan da!

IGANDEA. Eguraldi polita dago, zerau urdin-urdin eta goiza aprobetzatuz  Getariara joatea erabaki dugu. Giro izugarria zegoen. Lehenengo paseotxoa eman dugu itsas ondotik eta ondoren, Ketarrira joan gara trago bat hartzera eta zerbait jatera. Ze bista politak zeuden tabernatik! Itsaso urdin urdinari begira egon gara. Behin tragoa hartuta, bazkaltzera joateko ordua iritsi da. Getaritik irten eta Villa Marira etorri gara. Zerbait jan eta deskantzatu eta gero, Donostitik buelta bate matea erabaki dugu, eguraldia aprobetxatuz. Konturatu orduko asteburua pasa zaigu. Oso ongi pasa dugu! Hurrengo arte!













No hay comentarios: