¡Qué bien lo hemos pasado en este puente de 4 días!
Hemos hecho de todo un poco, ¡hasta hemos adornado Villa Mari con un arbol de navidad y hemos puesto el belén!.
Hemos estado en Orio, en Ficoba, en Zarautz, en la Plaza Gipuzkoa, en Alderdi Eder, en Sagues...
El sábado fuimos a pasar el día a Iraeta, comimos en la sociedad de Ana, estuvimos jugando a pala y vimos el partido de la Real, ¡Aupa Txuri-Urdin!
Y el domingo por la mañana, en la fiesta del Txolarte de Donosti, donde nos encontramos con muchos amigos.
OSTEGUNA. Kaixo danoi!! Berriro ere hemen gaude ondo pasatzeko prest. Gainera zubia dugu, eta horrek esan nahi du, egun gehiago egongo garela danok elkarrekin!!!!!! Goizean elkartu gara eta antolatu gara ea zer egin behar genuen. Denak furgonetan ez garenez kabitzen, 2 taldeetan bandu gara. Alde batetik, batzuk furgonetarekin Orioko festetara joan gara. Giro paregabea benetan!!! Bueltaxka bat eman dugu bertako barrakak eta gauzetako postuak ikusiz. Musika eta jende multzoa ugari izan da. Bertako terrazatxo baten exeri eta freskagarri bat hartu dugu giroaz disfrutatuz.
Beste batzuk berriz, donostitik bueltaxka bat eman dugu. Etxerako erosketa batzuk egin ditugu eta hondartzatik bueltaxka bat emanda, pote bat hartu dugu. Beste bueltaxka batekin etxeratzeko ordua iritsi zaigu, bazkaltzera.
Behin danak elkartuta, bazkaldu dugu eta ondoren, lasai egoteko garaia izan dugu. Batzuk telebista ikusten jardun gara, beste batzuk berriz, siesta egitera joan gara.
Arratsaldea iritsi zaigu, eta irtetzeko prestatu gara. Behin apainduta, berriro ere bi taldetan banandu gara. Batzuk, Irun aldera joan gera, bertan Ficoban azoka ederra baitzegoen. A ze nolako gauzak ikusi ditugun; janaria, arropak, jostailuak… dena kategorizko gauzak!!! Gainera sekulako montaila zen eta kostatu zaigu alde batetik bestera gurutzatzea. Hau bisitaturik, Iruneko zentrora joan gara tragoska bat hartzera. Behin paseotxoa eginda, furgonetara joan gara, etxera itzultzeko.
Beste taldea berriz, Tren estazioko ibai-ondoko paseotxora joan gara, bertan eguberritako azoka baitzen eta gure belenerako ideiak hartzen egon gera. Gu ere, paseotxoa eginik, tragoska hartu dugu merienda gisa eta beste ibilaldi bat eginda, etxera joan gera.
Denak elkarturik, eroso jantzi gera eta afaldu dugu. Behin tripa beteta, telebistan film bat ikusi dugu. Neka eginda gaude, eta ohera joateko garaia iritsi da.
OSTIRALA. Egun on danoi!! A ze ondo deskantsatu dugun gure Vila Marin. Gosari on bat ondoren, apaindu gara eta kaleratzeko prestatu gara. Gaurkoan ere bi taldetan banandurik, batzuk Zarautzeko erdiaroko azokara joan gara. Bertan gauza interesgarriak ikusi ditugu; tresnak, jantziak… baita janariak ere, eta bertan eguneko ogia erosi dugu!! De categoría!! Bueltaska bat eginda, zerbait hartuta etxeratu gara.
Besteak, sekulako eguraldia egin duenez, Donostiko alde zaharrera joan gera paseatzera. Bertan kanpoko jendea zegoela konturatu gera. Plaza kataluinan tragoa hartu dugu eta paseo berritik buelta egin dugu etxeruntz.
Bazkaldu dugu eta deskantsatzen egon gara. Beste batzuk, Eguberriko zuhaitza ipintzen jardun gara. A ze koloreak eta argiak!!!
Behin arratsaldea iritsita, kaleko zapatilak jantzi eta plaza Gipuzkoako belena ikustera joan gera. Orduan bururatu zaigu gurea ere gauean prestatzea genuela. Orduan panpinak erostera joan gera gure etxeko belena betetzeko. Behin erosita, kontxa aldeko taberna batean zerbait hartu dugu eta etxeratu gara, ilundu bai du.
Pijama jarri dugu eta gure belen magikoa egiten jardun gara!!! Afaria prest egon danean, afaldu eta James bong pelikula ikusi dugu. Neka geunden einean oheratzen joan gara.
Bihar arte danoi!!
LARUNBATA. Egun on danoi!!! Gaur ere plan ederra dugu. Gosaldu ondoren, apaindu gara eta gauzak erostera joan gara egun pasa Iraetara joan gera eta. Behin dena prest izan dugula, batzuk autobusera joan gara eta beste batzuk berriz furgoneta prestatu eta Soziedade aldera joan gara.
Behin denak Iraetan elkartuta, paseotxo bat eman dugu. Sekulako gira egin du eta aprobetsatu behar dugu abenduko eguraldi hau. Paseotxoan gindoazela, goroldioa ikusi dugu eta erabaki dugu biltzea gure belenari azkeneko detailetxo bezala borobiltzeko. Behin jasota, soziedade aldera joan gara bazkaltzera.
Evak prestatutako gosari goxoa jan ondoren, egunkaria irakurtzen eta futbol partidua ikusten egon gara, janaria jaisten zen bitartean. Mikelen urteak izan direnez, bere pastak jan ditugu ospatuz.
Arratsaldean, frontoira joan gara eta bertan batzuk palan jolasten zuten bitartean, beste batzuk pilota batekin jolastu dugu. Paseotxorako ere denbora izan dugu. Buelta ematen ari ginela, bertako taldeak futbol partidua zuela konturatu gara eta ikustera gerturatu gara. Piska bat ikusirik etxeratzeko garaia iritsi da.
Etxeratu eta eroso jantzi gara. Afaldurik, telebistari begira egon gara, baita goroldioa jarri ere belenean. Orain ya bai!!! Dotore Dotore utzi dugu gure Vila Mari. Bueno nekatuta gaudenez, ohera goaz. Bihar arte!!!
IGANDEA. Egun on danoi!!! Gaur egun berezia dugu. Gaur Donostiko Txolarteko festa dago Vila Marin eta gonbidaturik gaude. Beraz gosariaren ondoren apaindu gara eta beheko pisura jaitsi gara bertako mezatan parte hartzeko. Behin meza bukaturik, antzezketa ezberdinak ikusi ditugu. Hau giroa Hau!!!!!! Festa honetan, Atsedeneko beste lagun batzuekin ere topatu gara eta kontu kontari jardun gara gure asteburuak kontatuz.
Bueno bazkaltzeko garaia gainera bota zaigu eta agurtuta goiko pisura igo gara. Bazkaldu eta lasai egon gara danok telebistari begira. Behin janaria jaitsi zaigula, norberak bere maleta prestatzen jardun da, gaur etxeratzeko eguna bai da. Baino lasai oraindik atsaldea geratzen zaigu!!!
Atsaldean Donostitik bueltaxka bat egitera irten gara. Sagues aldea joan gara eta pote bat hartu dugu. Konturatzerako etxera joateko garaia gainera bota zaigu!!
Bueno ya banantzeko garaia iritsi da. Oso ondo pasa dugu eta berriro ere noiz elkar ikusiko garen irrikitan gaude!!
Ondo izan!!!
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario