LARUNBATA. Kaixo!!!!, larunbata da eta Villa Marira asteburuan pasatzera etorri gara. Ze eguraldi zoragarria daukagun!!! Gaur Euskeraren eta desagaitasuna duen pertsonaren eguna da eta gu ospatzeko prest gaude. Gosaldu eta gero furgoneta hartu degu eta Hondarribira abiatu gara. Ze ondo, Marinatik eta itsas ertzetik ibili gara. Paseotxo ondoren, pote bat hartu dugu, Hondarribitik beste ibilbide txiki bat egin dugu eta etxera itzuli gara. Bazkaldu eta gero batzuk pelikuka bat ikusi dugu eta besteok siesta txiki bat hartu dugu. Arratsaldean, Star Trek erakusketa batera joan gara. Haurtzaroko oroitzapenak ekarri dizkigu. Gero Kataluina enparantzan dantza talde bat ikusi dugu eta batzuk dantzatzera animatu gara. Dantzatu eta gero Grosetik, pizkat bat gehiago ibili gara. Nekatuta geundenez zerbait hartzera joan gara. Ze ondo!!!!. Etxera itzultzekotan, afaldu dugu eta pelikula bat ikusi dugu.
IGANDEA. Egunon gaur igandea da eta jai eguna denez pizkanaka pizkanaka esnatu gara. Oriora joan gara eta han buelta txiki bat eman dugu ze haizea egin duen!!!!!. Arratsaldean, bazkaldu ondoren noski, Zubietara joan gara furgonetan, askeneko orduak aprobetxatzeko... han bueltatxo bat eta infusio bero batzuk hartu ondoren villa marira bueltatu gara, ze azkar pasa den asteburua... lasai lasai ibili gara, gustora! hurrengo batera arte!
No hay comentarios:
Publicar un comentario