MAIATZAK 12-14 MAYO

Fin de semana genial en Villa Mari. ¡Menuda cuadrilla nos hemos juntado!
El sábado estuvimos en San Paedro y en San Juan. 
Y por la tarde un grupo en Anoeta y otro en Gros. 
Por la noche vimos Eurovisión.
El domingo estuvimos jugando a pelota en el frontón de Sagues, paseando por la playa, tomando algo en el Txofre.
¡Hasta la próxima!

LARUNBATA. Kaixo danoi!!! Nork esan du asteburuko eguraldia kaxkarra izango zela???!!! A ze giroa dugu gaurko egunsentian!!!! Horrela bai hastea dagoela eguna. Gosari goxo bat egin dugu eta kaleratzeko prestatu gara. Behin apainduta, Pasaiara abiatu gara autobusez. Sekulako kuadrila elkartu gara. Pasaia San Pedron jaitsi gara autobusetik eta ibilalditxo baten ostean, txalupara igo gara. Txalupatxoan, Pasaia San Juaneraino gurutzatu dugu portua. ZE TXULADA!!!! Behin San Juanen kostaldeko paseotikan bueltaxka egin dugu. Kontu kontari eta kantuka egin dugu bidea. Behin ibilita freskagarri bat hartzeko momentua iritsi zaigu. Hamaiketakoa ederra egin dugu eguzkitan San Juaneko plazan. Behin hamaiketakoa eginda, ttipi ttapa bazkaltzeko ogia erostera joan gera, eta etxeratu gera bazkaltzeko.
Bazkari goxoa janda, nahi zuenak siesta eta gainontzekoak dijestioa sofan egin dugu telebista ikusiz.
Arratsaldea gainera etorri zaigu, eta kaleratzeko bi taldeetan banandu gara. Alde batetik, batzuk Amarako bidea hartu dugu. Ohinez eta txisteak kontatzen, paseotxo bat egin dugu, Arcco eta gure Anoeta kutxuna ikusiz. Paseoaren ondoren meriendatu dugu terraza batean, freskagarri bat eta kroketa janda.
Beste batzuk berriz, alde zaharrera bideratu ginen poliki poliki hizketan eta hondartzako surfistak eta itsasoa ikusiz. Behin alde zaharrean ginela pote bat hartu dugu, egia esan egorriz ginen eta!!! Etxeko erosketak egiteko ere astia eman digu!!! Bueltan ginela, Groseko kultur etxean, "ilbilaldi bat nanomunduan barrena" erakusketa zegoela jabetu gara eta denboraz ondo genbiltzanez, bertara sartu eta bertako kuadroetaz disfrutatu dugu.
Etxeratzerakoan, eroso jantzi eta afaldu dugu. Gaur Eurovision dugu!!! a ze kantuak entzun ditugun... Musika ederra benetan!!!! bueno ohera goaz. Bihar arte!!!!

IGANDEA. Egun on danoi!!! a ze loa egin dugun!!! Eta gaur ere.... EGUZKIA!!!! Horrelako eguraldia ikusita, kaleratzeko gogoak piztu dizkigu. Gosari goxo bat hartu, apaindu eta kalera irten gara. Sagueseko frontoira joan gara palan jokatzera, batzuk animatuz eta beste batzuk jokatuz, sekulako momentua pasa dugu. Partidak amaituta, Groseko kostaldetik buelta egin dugu. Hamaiketako ere egin dugu nola ez ba!!! Behin freskagarria hartuta, erabaki dugu bi taldetan banantzea, alde batetik batzuk etxeratu dira, etxeko lanak egitera, eta beste batzuk berriz, bulebarreraino joan gera tipi tapa. Ogia erosi eta etxeratu gara danok elkarrekin bazkaltzeko.
Bazkaldu ondoren, atzo bezala, batzuk siestara joan dira, eta beste batzuk telebistan berriak ikusi ditugu.
Bueno arratsaldea ere aprobetxatu dugu!!!! Txofretik buelta bat eman dugu eta renfeko estazioraino joan gara kontu kontari. Bidean pote batetarako denbora eman digu. Eiii konturatzerako, etxeratzeko ordua gainera etorri zaigu. Ondo segi danak eta beste bat arte!!!! besarkada bat kuadrilla!!!!!









No hay comentarios: