El sábado estuvimos en Orio paseando, en Andoain viendo un campeonato de pala adaptado, y también celebramos el cumpleaños de nuestro amigo Luis Mari.
El domingo fuimos a Hendaia donde hicimos un picnic y por la tarde nos quedamos en casa tranquilamente preparando un bizcocho y viendo el final del partido de pelota ¡Hasta apuestas ha habido!
LARUNBATA. Maiatzeko azken asteburu honetan ere Donostiako Villa Marin elkartu gara asteburu ederraz gozatzeko. Gaur larunbata, goizean gosaldu, kalerako irtezeko prestatu eta furgonetan Oriora joan gara. Hondartza ingurutik bueltatxo bat eman dugu eta bueltan txiringitoan freskagarri bana eta aperitibo bat jan ditugu.
Arratsaldean, Villa Marin bazkaldu dugu, asteburu honetan Mercerok bere urteak pasa direlako pastel ederra ekarri du denentzat, beraz gaurkoan postrean Natazko pastela jan dugu. Ondoren apurtxo bat deskantsatu eta Andoainera joan gara. Bertan, Gipuzkoako kirol egokituko hainbat kiderekin elkartu dira. Pala artiduak ikusi ditugu, basket partiduak... lagunak ere ikusi ditugu jolasten eta tragotxo bana ere hartu dugu eta bueltan gure superfurgoneta garbitzen geratu gara gasolindegi batean.
Gauean afal ostean, "Malefica" izeneko pelikula ikusi dugu eta poliki polki oheruntz joan gara.
Biha arte lagunok!
Ondo lo egin!
IGANDEA. Gaurkoan ere eguraldi ederra atera digu eta gosaldu eta apain apain prestatu ostean, Hendaiara joan gara paseotxo bat ematera. Ondoren bertako parketxo batean piknik txiki bat egin dugu. Aze giroa!!
15:00ak inguruan iritsi gara Villa Marira, ondo ondo bazkaldu dugu, maletak prestatu eta bizkotxoa egin dugu. Gaur banakako pilota partida finala dago eta ostiralean Ramon(Eguzkineren koiñatarekin) apostua egin bait dugu.
Hurrengo asterarte lagunok!!
Ondo izan!
No hay comentarios:
Publicar un comentario