MAIATZAK 5 - 7 MAYO

Fin de semana de lujo en Villa Mari.... 
El sábado hemos visitado sitios preciosos: Mutriku, Mirador de Itziar y Bera de Bidasoa. 
Y el domingo por la mañana hemos ido al Txolarte Eguna de Beasain y por la tarde hemos visto una actuación de Mago Marsel. ¿Qué os parece?

LARUNBATA. Goizean jaiki eta persianak irekitzean, a ze sorpresa, izugarrizko eguraldia. Asko pentsatu gabe guztiok txukun txukun jantzi eta Mutrikurantz abiatu gara furgonetan. Mutrikura bidean ordea, Itziarko begiratokian geratu gara, a ze nolako lasaitasuna eta ze nolako bistak. Isatsoari begira egon eta gero, berriz furgonetan sartu eta Mutrikurako bidea jarraitu dugu. Mutrikun hondartza ondoan aparkatu eta buelta bat eman dugu hondartzatik. Paseotxoa eman ondoren, bero zegoela eta, Mutrikuko goiko txiringitora igo gara zerbait hartzera. Ze leku ederra itsasoa eta mendia denetik ikusten zen bertatik. Konturatu orduko goiza pasa zaigu eta Villa Marira itzuli behar izan dugu. Bazkaldu eta siesta txiki bat bota ostean, Berarantz abiatu gara. Bidean goazela, txirrindulari lasterketa zela eta bide ertzean gelditu behar izan gara hauek ikusten eta txalo egiten.  Berara iristean, Pio Barojaren etxea, herriko plaza, eliza... ikusi ditugu. Ze  nolako herri lasai eta txikia. Paseo luze bat eman eta ondo merezitako tragoa hartu dugu. Ondoren, furgonetan sartu eta ilundu aurretik Villa Marira itzuli gara. Ze nolako egun polita pasa dugun, bi herri oso desberdin ezagutu ditugu...

IGANDEA. Gaurkoan gogotsu jaiki gara, egun polita dugu aurretik. Gaurkoan, urtero lez, Beasainen Gipuzkoako Kuadrillen eguna  ospatzen da. Azkar azkar prestatu eta Beasainerantz abiatu gara. Kuadrillen eguna indartsu hasteko Beasainen bueltatzo bat eman eta gero, sandwichak jan eta festan murgiltzeko ordua iritsi da. Frontoian sartu eta dena prest zegoen, kuadrillak iritsi ahala bere lekuetan jarri eta 12:30ak aldera Beasaingo dantza taldeak dantza egin du. Ze ondo dantzatu duten! A ze giroa! Hau amaitu ostean, Marsel Magoaren ikuskizuna ikusi dugu. Gustora geunden arren, Villa Marira itzultzeko ordua iritsi da, bazkaltzera. Bazkaldu eta gero siesta txiki bat bota eta Igeldora abiatu gara, eguzkia eta asteburuko azken orduak aprobetxatuz lasai lasai egotera.
Ze ongi ibili garen!! Hurren arte!













No hay comentarios: