Este fin de semana lo hemos pasado estupendamente. Hemos aprovechado el tiempo para hacer de todo un poco. Desde dar un paseo, tomar un pote charloteando, echar una partidita a los bolos, hacer una fiesta de agua o bailotear en fiestas de Intxaurrondo. Hemos disfrutado un montón!!!!!
Larunbata. Uztaileko lehen asteburu honetan udako giroa irten zaigu. Gaurkoan batzuk furgonetan et besteak autobusez Ametsagainako parketik Garberaraino joan gara tipi tapa. Freskagarri bat eta aperitibo txiki bat hartu dugu eta Villa Marira etorri gara bazkaltzera.
Gaurkoan beheko terrazan bazkaldu dugu eguraldia aprobetxatuz. Arratsaldean lokuluxkatxo bat egin dugu, batzuk sofan, besteak ohean eta gero denok terrazan egon gara. Atzazalak pintatzen, boloetan jkatzen, jenga torrean jolasten eta mangera festa egin dugu.
Ondoren meriendatxo batekin bukatu dugu arratsaldea.
Gauean ere terrazan afaldu dugu eta 11ak aldera denok neka-neka eginda oheruntz joan gara. Bihar artee!!!
Igandea. Igandea lainotuta esnatu gara guk ondo- ondo gosaldu dugu eta furgonetan Intxaurrondoko festetara joan gara, bueltaxo bat eman dugu, dantza pixkat egin, barraka inguruetan bueltatxo bat eman, lagun batzuekin koinziditu eta pote bat hartzeko parada ere egin dugu, Eguerdian Villa Mariko terrazan bazkaldu dugu eta arratsaldean pixka bat deskantsatu ondoren, taldetxo bat izozkiak erostera joan dira eta beste batzuk meriendatzeko mahaia prestatu dute.
6ak inguran Villa Marin meriendatu dugu eta konturatzerako familiakoak etortzeko ordua iritsi zaigu.
Hurrengorarte lagunok!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario