Uztailak 8-10 Julio

Aspalidko partez lagun giroan elkartu gara eta oraingoan bi lagun berri etorri zaizkigu Atsedenera,  Gustora hasi duru ostirala alkar ezagutuz eta tortila patata eder bat afalduaz.

LARUNBATA. Larunbat honetan ikaragarrizko eguraldia atera zaigu. Paseatzera joateko gogoz irten gara furgonetan Orioko hondartzara urbildu gara. Bertako hondartzan paseotxo bat eman eta hankak busti ondoren, hamaiketakoa jan dugu itzaletan oiloak, atak... ikusiaz. Bueltan, ogia erosi eta bazkaltzera Villa Marira etorri gara .

Arratsaldean pixka bat deskantsatu eta Gros auzora jaon gara izozkoa jatera. Bertan barrakekin topo egin dugu eta dragoiaren atrakzioan ibili gara.

20;00ak aldera etorri gara Villa Marira afaldu eta Ice Age pelikula ikusi dugu eta bakoitza bere erritmora oheratu gara. 

IGANDEA. Gaur ere aguraldi onarekin esnatu gara. Ondo-ondo gosaldu eta prestatuta ondoren Madarixa auzoko Atxuri Nekazal Turismo arbolategi, kulunpio eta hamaketan hartu długu deskantsua paseoaren ondoren. Bertan hamaiketakoa egin, indarran hartu eta bueltan etxerako bida hartu degu

14:30 inguruan bazkaldu dugu, batzuk lokuluxka egin dute eta beste batzuk salan deskantsatu dute. 

Arratsaldean Grosen freskagarri bat artu eta bueltatxo bat eman dugu eta familia etortzeko ordua iritsi da.

Asteburu edema pasa dugu lagun giro ederrean, laster arte Atseden Zaleok!!















No hay comentarios: