UZTAILAK 15-17 JULIO

Este fin de semana hemos conocido compañeros nuevos y lo hemos pasado muy bien. Hemos combatido el calor con playa, helado, ventilador... y sobre todo, buen humor...

LARUNBATA. Gaur ikaragarrizko eguraldia atera zaigu. Zarautzeko hondartzara joateko gogoz irten gara batzuk furgonetan eta beste batzuk topoz. Bertako hondartzan ederki ibili gara olatuetan jolastuz. Hamaiketakoa ere jan dugu. Bueltan, ogia erosi eta bazkaltzera Villa Marira etorri gara .

Arratsaldean pixka bat deskantsatu eta Gros auzora jaon gara izozkia jatera. Bertako jaiak direnez tamborrada ikustera joan gara. Oso giro ederra zegoen, eguraldi ona, jende pilatxo bat eta musika ederra auzo guztian zehar. Tanborren hotsak entzun eta euren atzetik ibili gara.

20;00ak aldera etorri gara Villa Marira afaldu eta "Hasta que la boda nos separe" pelikula ikusi dugu eta bakoitza bere erritmora oheratu gara. 

IGANDEA. Gaur ere aguraldi onarekin esnatu gara. Ondo-ondo gosaldu eta prestatuta ondoren Zurriolako hondartzara joan gara. Hondarretan lasai asko hizketan eta barrezka aritu gara, uretan freskatu dugu geure burua eta bazkaltzera joan aurretik, zerbait hartzera eseri gara, taparen bat ere dastatu dugu!! Zeinen ongi aprobetxatu dugun goiza!

14:30 inguruan bazkaldu dugu, deskantsatu eta maletak prestatu eta gero, agur gisa Villa Mari ondoko Hotelera hurbildu gara freskagarri bat hartzera. 

Primerako asteburua izan da, denetik egin dugu, guztiak oso ondo moldatu dira elkarrekin eta eguraldi ona aprobetxatu dugu!! Beste bat arte! Ondo izan!






















2 comentarios:

Anónimo dijo...

Gorka ona se lo ha pasado muy bien muy contento para volver otra vez,y nosotros encantados por el descanso k hemos tenido os damos kas gracias de corazón y agradeceros la labor k haceis

Anónimo dijo...

Gaizka tb se lo ha pasado genial ⛱️ le han encantado los planes 🌞😎😘