IRAILAK 16-18 SEPTIEMBRE

¡Fin de semana con buen ambiente y mejores planes! Hondarribi, Fiestas de Egia, festival de Cine,... 

Larunbata da eta ondo deskantsatuta esnatu gara. Atzo gauean pelikula bat ikusi genuen guztiok batera, oso gustura egon giñen eta gaur eguraldi eguzkitsuarekin hasi dugu eguna. Ohetik altxa, dutxatu, elkarrekin gosaldu eta furgoneta hartuta Hondarribirantz egin dugu. Itsas- ertzetik paseo eder bat eman eta zerbait hartzera eseri gara terraza batean. Gustura aritu gara tertulian. Bazkal ordurako, Villa Marira bueltatu gara eta bazkal ostean, deskantsatu bitartean, pelikula bat aukeratu eta pozik ikusi dugu elkarrekin. 

Arratsaldean, furgoneta hartuta berriz, Egiarantz joan gara, bertako jaiak direla eta giroa ikustera. Plazan bertan zerbait hartu dugu eserita eta dantzan aritu gara denbora luzez. Zeinen ongi pasa dugun! Euskal dantzak dantzatzera animatu gara guztiok; fandangoa, arin- arina, kale- jira... mota guztietako dantzak egin ditugu auzokideekin batera, a ze giroa! Aupa Porrontxoak! Zenbat barre egin dugun! Nekatu arte aritu gara gorputza mugitzen. Afal ordurako etxera egin dugu eta ohera joan aurretik lasai egon gara esku- lanak, film bat ikusten eta tertulian egongelan. 

Igandea ere iritsi da, eguraldi eguzkitsuarekin esnatu gara gainera. Berriz ere, dutxatu, gosaldu eta dotore jantzita, kalera irten gara, gaurkoan oinez. Grosetik ibili gara goizean. Zinemaldia dela eta giroa ikusten. Famatuak bezala ibili gara alfonbra gorrian zehar paseatu eta argazkiak ateraz. Eguerdi aldera, etxera egin dugu bazkaltzera eta maletak prest eta etxea garbi utzita, arratsaldean hotelera egin dugu, asteburua sentsazio gozoarekin agurtzeko. Terrazan egon gara gustura, berriketan eta barrez, zein asteburu polita, primeran pasa dugu!

Hurren arte!!

 

















2 comentarios:

Anónimo dijo...

Ze plana ona atera zaizuek .

Anónimo dijo...

Oso ondo pasa nuen asteburua, gehiena gustatu zaitena piorrontxoak , dantzan 🎊Gaizka.