IRAILAK 23-25 SEPTIEMBRE

Primer fin de semana de otoño y aquí estamos disfrutando del respiro en Villa Mari. ¡No hemos parado!

LARUNBATA. Goizean eguraldia nahiz eta busti aldetik hasi den gu paseo eder bat emateko ez gara kikildu. Martutenetik Astigarragaraino joan gara tipi-tapa. Ondoren bertan pote bat hartu dugu eta 14:00ak aldera Villa Marira bueltatu gara bazkaltzera. Gaur arrai pastela eta patatak errioxar erara genuen menua. 

Arratsaldean, natillen errezeta erakutsi digu kide batek eta bere laguntzaz ikaragarrizko postre ederra preststu dugu gauerako. 

18:00ak aldera atertu zuenean  Zinemaldiko azken eguna disfrutatzera joan gara, alfonbra gorrira, aktore famaturen bat ea ikusten dugun begiratzera, kartelak ikusi,.... Buelktan Grosen frexkagarri bat hartu dugu eta Villa Marira etorri gara. 

Gauean futbol partidua ikustea bukatu genuen eta ondoren "Charlie y La fabrica de Chocolate" ikusi ondoren oheruntz joan gara.  

IGANDEA. Iraileko azken igande honetan ere euria goitik behera zegoela irten gara kalera.Gaur gure kide baten urtetebetezea izan da eta pastela janez hasi dugu eguna. Zorionak Lorena!! Goizeko gosari potente hau janda,  paseo berritik barrena alde zaharrera joan gara eta Principeko kafetegian tragotxo bat harzteko parada egin ondoren poliki poliki Villa Marira bueltatu gara. 

Bazkal ostean batzuk sofan eta beste batzuk ohean deskantsatuta, kartetan jolastu dugu pixka bat eta ondoren Ametsagaina hotelera joan gara zerbait hartzera. Konturatzerako familiakoak bila etortzeko ordua iritsi zaigu. Hurrengorarte lagunok!


 

 














 





 

No hay comentarios: