EKAINAK 21-23 JUNIO

Primer finde del verano pero no hemos visto mucho el sol... El sábado por la mañana estuvimos en las fiestas de San Juan y por la tarde en el cine viendo la peli "Del revés 2". El domingo por la mañana nos acercamos al vivero de plantas Endaenea y por la tarde nos quedamos en casita viendo una peli y haciendo alguna manualidad. ¡Hasta pronto!

Larunbat goizean aterik zegoela eta Pasaia San Juaneko festak zirela aprobetxatuz bertara abiatu ginen, herritik bueltatxo bat eman genuen, eta portuan euskal dantzak ikusi genituen. Ondoren, indarrak berreskuratzeko pote bat hartu genuen bertan. Gosea iriki zitzaigunez Villa Marira joan ginen bazkaltzera. 

Arratsaldean eguraldi kaxkarra zegoenez zinera joan ginen, aste honetan estreinatutako "Del revés 2" pelikula ikustera. Ze polita! Izugarri gustatu zitzaigun eta oso ondo pasa genuen. 

Igande goizean eguraldi tristearekin esnatu ginen eta plan desberdin bat egitea bururatu zitzaigun, furgoneta hartu eta Hondarribiako "Endaenea" landare haztegira joatea erabaki genuen. Bertako landare eta animaliak ikusiz bueltaxka bat eman genuen, zenbat gauza dauden! Gero, hamaiketako hartu genuen bertan. 

Arratsaldean, etxean gelditu ginen goxo-goxo eta pelikula bat ikusi genuen.













EKAINAK 14-16 JUNIO (VILLA MARI)

Hemos aprovechado un montón este finde en Villa Mari... el sábado nos fuimos en topo a pasear por Zarautz, y por la tarde-noche.. ¡a bailar al concierto de Oihan Vega en Amara! El domingo por la mañana nos acercamos a las fiestas de Herrera y nos hacemos amigos de lo cabezudos...y por la tarde heladito por la Zurriola... ¡Nos despedimos con pena de que se acabe tan rápido el fin de semana!

A zer nolako asteburu polita. Eguraldi onaz eta festa giroaz gozatzeko aukera paregabea izan dugu, eta ez pentsa ez dugunik aprobetxatu.

Larunbat goizean, bikain lo eginda, indartsu esnatu gara. Gosaldu eta Zarautzera joatea erabaki dugu. Beraz, topoa hartu eta eguna gozatzera irten gara kalera. Zarautzen pasiera polita eman, eta potea hartu dugu solasaldi bikainean. Ordua ohartzerako igaro zaigu, eta etxera itzuli gara bazkaltzera. Bazkaldu, apur bat deskantsatu eta larunbata izanik, festara hurbiltzea erabaki dugu. Amarako Oihan Vega-ren kontziertua ikusi dugu. Bueno, ikusi bakarrik ez, dantzan ere ederki egin baitugu. Amaitzeko, giro ederrean afaldu, telebista apur bat ikusi eta oheratu egin gara.

Igandean, oraindik ere festa giroa gorputzean dugula, Herrera auzora joan gara festarekin jarraitzera. Bertan, dantza eta musika emanaldiak ikusi, eta hamaiketako polita egin dugu. Ondoren, bertako artisau postuak ikusi, "kabezudoen" ipurdikoren bat jaso eta bazkaltzera itzuli gara. Amaitzeko, kalera irten gara azken pasiera eta poteaz asteburua agurtzera. Ezin ukatu beste egunenbat gehituko geniokeela asteburu honi. Beraz, laister berriro elkartuko gerelakoan, "laister arte" batekin agurtu gara. Ongi izan eta zaindu  ikusi bitartean.




















EKAINAK 14-16 JUNIO (EIBAR)

Fin de semana en el respiro de Eibar, disfrutando de las fiestas de San Juan y del ambiente de verano de Deba... ¡Lo hemos pasado genial!

A ze asteburu polita izan dugun!! Ostiralean elkartu ginen eta Eibarko jai- giroaz gozatu genuen, San Juanetako egitaraua hasi baitzen orduan. Zerbait hartzen egon ginen terraza batean, tertulian lasai eta gero etxera afaltzera joan aurretik Unzagan euskal dantzak ikusi genituen pixka batean. 

Larunbata Eibarretik barrena lasai ibiltzeko hartu genuen. Goizean jaiki, elkarrekin gosaldu eta kaletik paseo eder bat eman genuen, eguraldi polita egiten zuen eta. Eguerdi partean zerbait hartu eta patata bixiak atera genituen gosea kentzeko, bazkal aurretik. Arratsaldean, break- dace txapelketa ikusten egon ginen Errebal plazan, a ze ikuskizuna; txiribueltak, etengabeko mugimendu, musika eta giro aparta zegoen, bertan meriendatu genuen! Gustura egon ginen, barre batzuk botata.

Igandea eguzkitsu esnatu zaigu, beraz jaiki, dutxatu eta gosalduta, indarrak batuta, Debarantz egin dugu euskotrenean. Hondartza, itsasoa eta olatuak begira jardun dugu paseo bat eman dugun bitartean eta freskagarri bat hartu dugu gero hondartzako lehen ilarako tabernan, patata batzuekin lagunduta. Arratsaldean, asteburua agurtzeko izozki goxo bat jatera irten gara kalera. Primeran ibili gara, hurren arte!! 












EKAINAK 7-9 JUNIO

Lo hemos pasado muy bien este fin de semana en Villa Mari... El sábado Feria medieval y Gigantes en Hondarribi y por la tarde al cine y txaranga por la parte vieja donostiarra. El domingo por la mañana excursión por Oiartzun,,, y tranquilidad en casita el domino por la tarde... ¡Hasta la próxima!

LARUNBATA. Larunbat goizean furgoneta hartu eta Hondarribira abiatu ginen, bertan, erdi aroko azoka zegeoen! Iritsi eta sorpresa ederra hartu genuen erraldoiak dantzan ikustean! Beraiekin batera dantzatu genuen, oso ondo pasa guen! Gero, azokatik buelta bat eman genuen eta gauza asko ikusi genituen, zaldiak, arkuarekin tiroa...  Hainbat postu ikusiz herritik buelta bat eman geunuen. Ondoren, indarrak berreskuratzeko pote bat hartzera joan ginen! Gosea sartu eta etxera etorri ginen bazakaltzera, pixka bat deskantsatu eta zinera joan ginen "Lassie"pelikula ikustera. Denborarekin iritsi ginenez alde zaharrera joan ginen buelta bat ematera eta berriz ere sekulako sorpresa... Ezetz asmatu? Txaranga bat ikusi genuen! Beraien musikarekin dantzan ibili ondoren zinera joan ginen, a ze pelikula polita, izugarri gustatu zitzaigun.

IGANDEA. Igande goizean eguraldi txarrarekin esnatu ginen, baina ahala eta guztiz ere furgoneta hartu eta Oiartzunera egin genuen eskursioa, gero etxean bazkaLdu eta arratsadelan lasai-lasai egon ginen etxean.