EKAINAK 21-23 JUNIO

Primer finde del verano pero no hemos visto mucho el sol... El sábado por la mañana estuvimos en las fiestas de San Juan y por la tarde en el cine viendo la peli "Del revés 2". El domingo por la mañana nos acercamos al vivero de plantas Endaenea y por la tarde nos quedamos en casita viendo una peli y haciendo alguna manualidad. ¡Hasta pronto!

Larunbat goizean aterik zegoela eta Pasaia San Juaneko festak zirela aprobetxatuz bertara abiatu ginen, herritik bueltatxo bat eman genuen, eta portuan euskal dantzak ikusi genituen. Ondoren, indarrak berreskuratzeko pote bat hartu genuen bertan. Gosea iriki zitzaigunez Villa Marira joan ginen bazkaltzera. 

Arratsaldean eguraldi kaxkarra zegoenez zinera joan ginen, aste honetan estreinatutako "Del revés 2" pelikula ikustera. Ze polita! Izugarri gustatu zitzaigun eta oso ondo pasa genuen. 

Igande goizean eguraldi tristearekin esnatu ginen eta plan desberdin bat egitea bururatu zitzaigun, furgoneta hartu eta Hondarribiako "Endaenea" landare haztegira joatea erabaki genuen. Bertako landare eta animaliak ikusiz bueltaxka bat eman genuen, zenbat gauza dauden! Gero, hamaiketako hartu genuen bertan. 

Arratsaldean, etxean gelditu ginen goxo-goxo eta pelikula bat ikusi genuen.













No hay comentarios: