EKAINAK 14-16 JUNIO (EIBAR)

Fin de semana en el respiro de Eibar, disfrutando de las fiestas de San Juan y del ambiente de verano de Deba... ¡Lo hemos pasado genial!

A ze asteburu polita izan dugun!! Ostiralean elkartu ginen eta Eibarko jai- giroaz gozatu genuen, San Juanetako egitaraua hasi baitzen orduan. Zerbait hartzen egon ginen terraza batean, tertulian lasai eta gero etxera afaltzera joan aurretik Unzagan euskal dantzak ikusi genituen pixka batean. 

Larunbata Eibarretik barrena lasai ibiltzeko hartu genuen. Goizean jaiki, elkarrekin gosaldu eta kaletik paseo eder bat eman genuen, eguraldi polita egiten zuen eta. Eguerdi partean zerbait hartu eta patata bixiak atera genituen gosea kentzeko, bazkal aurretik. Arratsaldean, break- dace txapelketa ikusten egon ginen Errebal plazan, a ze ikuskizuna; txiribueltak, etengabeko mugimendu, musika eta giro aparta zegoen, bertan meriendatu genuen! Gustura egon ginen, barre batzuk botata.

Igandea eguzkitsu esnatu zaigu, beraz jaiki, dutxatu eta gosalduta, indarrak batuta, Debarantz egin dugu euskotrenean. Hondartza, itsasoa eta olatuak begira jardun dugu paseo bat eman dugun bitartean eta freskagarri bat hartu dugu gero hondartzako lehen ilarako tabernan, patata batzuekin lagunduta. Arratsaldean, asteburua agurtzeko izozki goxo bat jatera irten gara kalera. Primeran ibili gara, hurren arte!! 












No hay comentarios: