Hemos aprovechado un montón este finde en Villa Mari... el sábado nos fuimos en topo a pasear por Zarautz, y por la tarde-noche.. ¡a bailar al concierto de Oihan Vega en Amara! El domingo por la mañana nos acercamos a las fiestas de Herrera y nos hacemos amigos de lo cabezudos...y por la tarde heladito por la Zurriola... ¡Nos despedimos con pena de que se acabe tan rápido el fin de semana!
A zer nolako asteburu polita. Eguraldi onaz eta festa giroaz gozatzeko aukera paregabea izan dugu, eta ez pentsa ez dugunik aprobetxatu.
Larunbat goizean, bikain lo eginda, indartsu esnatu gara. Gosaldu eta Zarautzera joatea erabaki dugu. Beraz, topoa hartu eta eguna gozatzera irten gara kalera. Zarautzen pasiera polita eman, eta potea hartu dugu solasaldi bikainean. Ordua ohartzerako igaro zaigu, eta etxera itzuli gara bazkaltzera. Bazkaldu, apur bat deskantsatu eta larunbata izanik, festara hurbiltzea erabaki dugu. Amarako Oihan Vega-ren kontziertua ikusi dugu. Bueno, ikusi bakarrik ez, dantzan ere ederki egin baitugu. Amaitzeko, giro ederrean afaldu, telebista apur bat ikusi eta oheratu egin gara.
Igandean, oraindik ere festa giroa gorputzean dugula, Herrera auzora joan gara festarekin jarraitzera. Bertan, dantza eta musika emanaldiak ikusi, eta hamaiketako polita egin dugu. Ondoren, bertako artisau postuak ikusi, "kabezudoen" ipurdikoren bat jaso eta bazkaltzera itzuli gara. Amaitzeko, kalera irten gara azken pasiera eta poteaz asteburua agurtzera. Ezin ukatu beste egunenbat gehituko geniokeela asteburu honi. Beraz, laister berriro elkartuko gerelakoan, "laister arte" batekin agurtu gara. Ongi izan eta zaindu ikusi bitartean.
No hay comentarios:
Publicar un comentario