MAIATZAK 31 - EKAINAK 2

Ya veréis en las fotos que lo hemos pasado genial participando en el Trofeo de Pescadel Urumea. Siempre es un placer pasar este rato con nuestros amigos de la Sociedad de caza y pesca La Zurriola, con merienda y entrega de premios en su local. 

Y el domingo paseíto por el Paseo Nuevo, museo San Telmo...

LARUNBATA. Iritsi da larunbat goiza! Lainoak zeruan, baina txamarrak eta aterkiak aterata enkarguak egitera joan gara auzora. Goiz bazkaldu dugu eta siestarik bota gabe Arrantza txapelketa joan gara!! Bakoitza arrantzale batekin jarri gara eta hor ibili gara kaña uretara bota eta atera. Lupinak, Korkoiak... ikusi ditugu uretan baina oso arrain gutxi igo ditugu gaurkoan! Baina zein ongi pasa dugu eta zenbat ikasi dugun arrantza eta arraien inguruan. Gero arrantza elkartera gonbidatu gaituzte. Hor bakoitzak kopa, medaia eta opariak jaso ditugu!! Meriendatzeko kurasanak eta txokolate beroa atera digute! Zein ongi pasa dugun gaurko arratsaldea eta tripa batea itzuli gara etxera. Etxean deskansuan egon ondoren afaldu eta "La Voz" ikusten egon gara. Berandutu baino lehen lotara joan gara.

IGANDEA. Igandean eguzkia zerua!! Indarrak hartu ditugu bapo gosaltzen! Batzuk furgoneta hartuta Donostiako Paseo Berrira gerturatu dira, eta beste batzuk bertaraino oinez joan gara. Gosea egin dugu eta San Telmoko terrazan trago eta mokadutxoa jan dugu. Etxera itzuli gara bazkaltzera. Bukatzern ari zaigu asteburua... baina azken momenturaino aprobetxatu dugu eta siestak bota ondoren Hotelera joan gara azken tragoa hartzera! 

Zein azkar igaro den asteburu hau! Eguraldi ona iritsi da eta plan berriak ere!!! laister ikusiko gara berriro elkar! Ordurarte ondo izan eta txintxoak izaaaaaan!!!!

























1 comentario:

Anónimo dijo...

Vaya finde más completo
Merendola ,pesca ,copas ,medallas
Gracias !!!!!
Fátima Martinez