IRAILAK 30-OCTUBRE 2

¡Otro fin de semana en Villa Mari! Hemos estado muy a gusto y ya estamos deseando volver,,😀

Eguraldi ona datorrela ikusi eta planak pentsatzen hasi gara... Afaldu ostean batzuk pelikula bat ikusten gelditu gara telebistan. Gabooooon!

LARUNBATA. Larunbatean indartsu esnatu gara!!! Gosaldu eta preparatu ondoren Debara joan gara. Deban paseo luze bat eman dugu eta tartetxo bat ere hartu dugu mokadutxo bat egiteko. Eguraldi bikaina egin digu beraz eguna ondo aprobetxatu dugu lasai lasai etxera bueltatzen. Bazkal ostean deskansuan egon gara batzuk siesta botaz eta beste batzuk pelikula bat ikusiaz. 

Arratsaldean ere ez gara etxean gelditu! Furgoneta hartu eta Berioko parkera joan gara. Bertan txakur ugari zeuden, hauei kaso egin, paseoan ibili, parkean jolastu... arratsaldea konturatu gabe pasa zaigu!! 

Afaldu ondoren "El Rey Leon 2" pelikula ikusi dugu. 

IGANDEA. Gaurkoan ere eguraldi biukaina. Igandea aprobetxatzeko bazkaria hartu eta kanpoan bazkaltzera erabaki dugu. Guapak eta guapok jarri ondoren furgoneta hartuz Oriora joan gara. Eguraldi bikaina paseorako!! Errekaren ondotik itsasoraino joan gara. Gero Aiara igo gara Pagoetako parkera. Bertan piknikeko mahi bat hartu eta patata tortila eta oilasko izterrak jan ditugu. Parkean jolasean, zelaian deskantsuan... Gaurkoan ere azkar pasa zaigu eguna! Gustora gaudenean zeinen azkar pasatzen diren egunak!!

Laister arteeeee!!!


















No hay comentarios: