URRIAK 14-16 OCTUBRE

Kaixo! Hemos pasado un finde muy animado en Villa Mari! Disfrutando del precioso tiempo por Donosti y por Hondarribi también. ¡Hasta la próxima!

LARUNBATA. Eguraldi ederrarekin esnatu gara. Gogoz hasi dugu eguna. Elkarrekin tertulian gosaldu ostean, eguraldia aprobetxatzera irten gara. Paseoan, Zurriolako hondartzatik San Telmorantz egin dugu. Izugarrizko giroa aurkitu dugu bertan, txaranga eta txistulariek alaituta. Plazan bertan eseri gara zerbait hartzera terrazan. Beraz, hidratatu eta deskantsu txiki baten ondoren, beste paseo bat emanez, etxerantz egin dugu, bidean ogia erosteko aprobetxatuz. Bapo bazkaldu dugu Villa Marin eta bazkal ostean siesta baten bueltan, pelikula bat jarri dugu egongelan. Arratsaldean, sagueserantz joan gara oinez, askaria eraman dugu eta bertan meriendatu dugu parkean eserita. Cristina enean egon gara gero zuhaitz artetik lasai lasai paseoan, afaltzeko gosea egiten.

Iluntzean, afaldu, berriketa piska bat eta beste pelikula bat jarri dugu, komediazkoa, amaitzean guztiok ohera, lotara! Biharko eguna aprobetxatzeko!!

IGANDEA. Gaur ere eguraldi eguzkitsuarekin esnatu gara, zein ongi!! Deskantsatuta esnatu gara eta gaur furgoneta hartu dugu, Hondarribirantz joateko! Herri eta itsas ertzaz gozatu dugu goiz guztian zehar, eta zerbait hartzera eseri gara noski, jateko zerbaitek lagunduta! Villa Marin bazkaldu eta asteburua agurtu dugu arratsaldea ere disfrutatuz. 

Primeran aprobetxatu dugu asteburua, hurrengo arte!!








No hay comentarios: