Este fin de semana el respiro ha tenido lugar en el piso de Eibar. Menudo ambiente nos encontramos al llegar el viernes, empezamos el finde tomando algo en una terraza antes de cenar. Y el resto del finde no es para menos... ya veréis en las fotos que hemos estado en Bilbo, nos ha gustado mucho esta visita; ¿Qué os parece?
LARUNBATA. Goizean fundamentuz gosaldu, apain-apain jarri, piknikeko gauzak hartu eta bagoaz Bilbo handira. Miribilla inguruan aparkatu dugu eta tipi tapa errio ondotik, Erriberko merkatua, Arriaga antzokia, udaletxea, Kalatraba zubia, Guggenheim eta Pupi ikusiaz amaitu dugu ibililbidea. Ondoren tranbian itzuliz furgonetara. Oso paseo polita izan da eguraldia lagun izan dugularik kideak oso ondo ibili dira oinez. Paradatxo bat ere egin dugu pikoteo eta freskagarri bat eginez. Gosea ere piztu zaigu eta Artxandara igo gara merenderoan otordua egitera. Pasta entsalada eta olaisko bularra jan ditugu eta postrean fruta bana.
Gero Eibarrera bueltatu gara eta batzuk kafetxo bat hartu dute eta ondoren pisuan deskantsatu dugu pixka batean pelikulatxo bat ikusiaz.
Gauean kide bati autobusera lagundu diogu pasieratxo bat eginaz.
IGANDEA. Gaur haize bolada handiekin esnatu gara. Gaur ere ederki gosaldu eta Aretxabaletako Urkulu urtegira joan gara bueltatxo bat ematera. Giro polita irten digu eta bertan hamaiketako bat egin ostean Eibarrera bueltatu gara, freskagarri bana hartu dugu eta ondoren pisuan bazkaldu dugu.
Eguerdian ondo janda pixka bat deskantsatu dugu telebista ikusiaz eta maletak egin ondoren kalera irten gara zerbait hartzera.
Konturartu garenerako etxera joateko ordua iritsi zaigu. Batzuk Eibarretik joan dira etxeruntz eta beste batzuk Donostiara bueltatu gara familiakoena. Hurrengora arte!
No hay comentarios:
Publicar un comentario