URRIAK 29-AZAROAK 1 // OCTUBRE 29- NOVIEMBRE 1

Kaixo! Un puente de 4 días en Villa Mari da para buenos planes... Feria de pastelería en Tolosa, Paseo por Donosti, Hondarribi, cine en casa, partido de la Real en un bar,....

LARUNBATA. Larunbat goizean elkartu ginen guztiok Villa Marin, asteburu luzea batera pasatzeko gogoz! Hego haize handia zegoen eta beraz eguraldi beroa. Maletak Villa Marin utzi eta zuzenean furgonetan sartu ginen Tolosarantz joateko. Euskal pastel erraldoi bat egin zuten eta zatitxoak banatu zituzten probatzeko. Guk ere lortu genuen gure zati puska, zein goxoa! Gozogileen azoka ikusten egon ginen gero eta paseoan herrian zehar; berriz ere furgonetan sartu eta bazkaltzera etorri aurretik. Etxean bazkaldu eta pelikula bat jarri genuen bazkal ostea igaro eta indarrak batzeko. Arratsaldean paseo bat ematera irten ginen giroa aprobetxatzeko Donostian bertan. Zurriolako hondartzatik Boulevard, portua eta kontxako hondartzara joan ginen, eta handik San Martinerantz, paseo ederra eman genuen. Bidean, helatu bana jan, eguraldi eguzkitsua genuela aitzakiatzat hartuta eta berriz ere paseoan, etxerantz, afaltzera. Iluntzean beste film barregarri bat jarri genuen eta guztiok elkarrekin ikusi, zenbat barre egin genuen! 

IGANDEA. Larunbat gauean ordua aldatu zitzaigun eta igandean goiz samar esnatu ginen, nahikoa deskantsatuta. Dutxatu, gosaldu eta dotore jantzita Hondarribira joateko aprobetxatu genuen goiza. Hondartza ertzetik ibili ginen paseoan, itsasoari begira etxetik eramandako sandwitxak jan eta zerbait hartzera eseri ginen gero. Etxean bazkaldu eta arratsaldean eguraldi hotz eta euritsua genuela kanpoan ikusita, zine plana egin genuen etxean; palomitak eta merienda prestatu eta film bat ikusi genuen arratsaldean guztiok elkarrekin. 20:00ak aldera afaldu eta Errealaren partidua ikustera irten ginen paseo bat emanaz taberna bateko terraza batera. Erreala- Betisen aurka. 0-2...ze pena..zerbait hartu genuen partidua ikusi bitartean eta amaitzean, paseoa emanda, etxera egin genuen, lotara! 























Astelehena. Igande gauean berandu oheratu ginenez berandu esnatu ginen. Dutxatu, gosaldu eta dotore jantzita furgonetan sartu eta Ondarretara joan ginen. Hondartza ertzetik ibili ginen paseoan, Haizearen orrazira joan ginen, bertan argazkiak ateratzera. bertan freskagarri bat artu genuan denak batera. Etxean bazkaldu eta arratsaldean eguraldi kaxkarra egiten zuenez Printzipe zinemara joan ginen. Bertan "Hopper El Polloliebre" pelikula ikusi genuen eta asko gustatu zitzaigun!! 20:00ak aldera afaldu eta telebistan Masterchef celebrity ikusi genuen eta bakoitza bere erritmora oheratu ginen.

Asteartea. Gaur eguraldi onarekin esnatu gara. Ondo ondo gosaldu eta prestatu ondoren Aieteko parkera joateko gogoz irten gara, batzuk furgonetaz eta beste batzuk autobusez. Bertako parkean ederki ibili gara ahateei janaria ematen eta bertako parkean jolasten. Hamaiketakoa eta freskagarriak ere jan eta edan ditugu. Bidean ogia erosi eta Villa Marira etorri gara bazkaltzera. 14:00 inguru bazkaldu dugu, deskantsatu eta maletak prestatu ditugu. Bueltatxo bat ematen Villa mari ondoko Hotelera joan gara freskagarri bat hartzera. 
EDERKI PASA DUGU ZUBIAN!!










No hay comentarios: